
INDEPENDENTZIA

IRUDIMENA

ETORKIZUNA

ARDO BELTZA
Nondik gatoz

1177 urtea. Errioxa Nafarroako Erresumatik atera zena. 1+7=8. 8ak 1.
Egun batez garbi, aratz, garden agertu zitzaigun: 1177 urtea. Errioxa Nafarroako Erresumatik atera zena. 1+7=8. 8ak 1. Seinale bat zen. Ia 15 urte politikagintzan, zatiketaz zatiketa, eszisioz eszisio. 15 urte estrategiarik gabe. Eta halako batean gure noraezari zentzua aurkitu genion..Bitartekoak

[AUDIOA] Txoministon ereserkia
Ttun Ttun Brigade taldeak eginiko Zortzigarren Euskal Probintzia kantua
Jaitsi

[Pankarta eredua] Zortziak bat
Euskal Herria zortzi probintziek osatzen dutela aldarrikatzeko pankarta
Guri buruz
Txoministok herritik eta herriarentzat jaio ginen. Txoministok borrokatzeko jaio ginen. Orain eta hemen, egoera iraultzeko eta prozesu independentista gailurrera eramateko gure esku dagoen guztia egiteko prest gaude. Errioxan baldintzak daude Euskal Herriarekin anexionatu nahi duen proiektu bat modu arrakastatsuan gauzatzeko. Olatuaren hasiera litzateke, pixkanaka gainontzeko probintzietara zabalduko litzatekeena. Euskal Herriaren historian aurreneko aldiz, egungo mugez haraindi, etsaiaren sukaldean bertan abiatuko dugu askapenera eramango gaituen kolpe definitiboa. Euskal Herria edo asmatua izango da edo ez da izango. Eta Txoministok asmatzera goaz.